31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Hirigintzako Udal Planaren jendaurreko epea luzatzea

Udalak, 2017ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, behin-behinekoz onetsi zuen Hirigintzako Udal Plana. Espedientea jendaurrean jarri zen 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin, azaroaren 23an. Tramitea bukatua, hura luzatzea ebatzi zen 2018ko urtarrilaren 25ean hartu erabakiaren bidez. Beraz, espedientea jendaurrean jartzen da berriro, hilabeteko epean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Egoki jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira epe horretan.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Eneritzen, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, David Villarroya González.

Iragarkiaren kodea: L1801235