31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

609/2017 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, urteko bigarren ordainketa, bigarren seihilekoari dagokiona, baimentzen duena, udalen musika eskolei diru-laguntzak emateko deialdian aurreikusi bezala. Deialdi hori apirilaren 4ko 103/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2017rako, eta uztailaren 12ko 314/2017 Ebazpenaren bidez ebatzi.

2017ko azaroaren 15ean amaitu zen epea diru-laguntzaren onuradunek musika eskolen diru-sarrera eta gastuen aurrekontu partziala aurkezteko, hots, 2017ko azaroaren 1ean hein batean exekutatua edo gauzatua, musika eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsia.

2017ko irailaren 12an argitaratu zen udalen musika eskolentzako 2017ko diru-laguntzetarako deialdia ebazten duen uztailaren 12ko 314/2017 Ebazpena. Apirilaren 4ko 103/2017 Ebazpenaren I. eranskineko 12. oinarrian ezarritako epearen barrenean, eskatutako informazioak edo aitorpenak jaso dira, zein den kasua eta musika eskola bakoitzeko titular mota.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du musika eskolen 2017ko funtzionamendu gastu orokorrak zati batean pagatzeko ordaindu beharreko diru-laguntzei buruz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa egin dadila agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera, ebazpen honen eranskinarekin bat. Banatu beharreko diru-zenbatekoa, guztira, 987.734,35 eurokoa da, eta 2017ko aurrekontuetako “Musika eskolentzako diru-laguntza” izeneko 420001-42440-4609-322502 partidaren kargura ordainduko da (40004634 kontabilitate espedientea), apirilaren 4ko 103/2017 Ebazpenaren bidez 2017rako onetsitako eta uztailaren 12ko 314/2017 Ebazpenaren bidez ebatzitako deialdian ezarritako arauei jarraikiz.

2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Administrazio ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Udal musika eskolentzako diru-laguntzak 2017. urterako

103/2017 Ebazpena, apirilaren 4koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

314/2017 Ebazpena, uztailaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

Musika eskolentzako 2. Ordainketa, 2017

IFZ

ENTITATE TITULARRA

EUROTAN

P3100600J

Ablitasko Udala

4.744,32

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

8.286,37

P3132500D

Antsoaingo Udala

16.796,10

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

5.953,80

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

6.680,93

P3104200E

Azagrako Udala

10.086,19

P3138600F

Barañaingo Udala

79.677,26

G31255037

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua

13.765,03

P3190300H

Berriozarko Udala

21.089,15

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

3.419,66

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako udalen Musika Patronatua

61.559,67

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

3.470,05

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

11.720,43

P3107100D

Cintruenigoko Udala

17.611,90

P3107600C

Corellako Udala

9.656,70

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

4.312,37

P3108500D

Eguesibarko Udala

31.513,71

P3105000H

Baztango Udala

10.626,14

P3109600A

Lizarrako Udala

27.043,14

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

8.574,34

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

5.133,08

P3110500J

Fontellasko Udala

6.738,52

P3111300D

Garinoaingo Udala

7.444,05

G31226624

Garraldako “Orreaga” Musika Eskolako Patronatua

38.278,58

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

20.184,50

P3190400F

Irurtzungo Udala

9.752,74

P3113700C

Lakuntzako Udala

7.271,27

P3155300A

Lekunberriko Udala

30.995,36

P3115100D

Leringo Udala

2.181,38

P3115200B

Lesakako Udala

8.588,74

P3115600C

Lodosako Udala

5.747,49

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

4.362,76

P3157869C

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

28.792,38

P3116900F

Milagroko Udala

18.098,99

P3117600A

Murchanteko Udala

17.105,49

P3102300E

Mutiloako Udala

29.462,10

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

32.000,98

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

2.126,24

P3119100J

Erriberriko Udala

16.783,98

G31699143

Oltza Zendeako Udal Eskolaren Patronatua

23.044,90

P3120100G

Iruñeko Udala

114.025,93

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

19.872,48

P3120601D

Garesko Musika Sustatzeko Udalaren Patronatua

13.340,26

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

20.339,49

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

4.356,32

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

14.448,96

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

29.721,27

V31146384

Tafallako Udalaren Musika Eskolako Patronatua

32.584,30

P3123200B

Tuterako Udala

32.144,79

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

7.912,01

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

28.307,75

GUZTIRA

987.734,35

Iragarkiaren kodea: F1714648