31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2017ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean, ordenantzaren 5. artikuluan ezarritako prezioak aldatzeko. Horiek 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina egonen dira indarrean.

Aurreko erabakia 2017ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an, argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzan egindako aldaketaren testu osoa.

Ordenantzaren aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean testu osoa argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, Udaleko Osoko Bilkura alegia, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2018ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAKO ALDAKETAREN TESTUA

5. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioen zenbatekoak eta kontzeptuak honako hauek dira:

UDAKO ASTEBURUKO BONUAK

OINARRIA

BEZa

KUOTA

Helduak (>16 urte)

14,88 euro

3,12 euro

18,00 euro

Haurrak (4-15 urte)

9,92 euro

2,08 euro

12,00 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

9,92 euro

2,08 euro

12,00 euro

SARRERAK

OINARRIA

BEZa

KUOTA

Helduak (>16 urte)

6,90 euro

1,45 euro

8,35 euro

Haurrak (4-15 urte)

4,26 euro

0,89 euro

5,15 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

4,26 euro

0,89 euro

5,15 euro

ABONATUEN KUOTAK

OINARRIA

BEZa

KUOTA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

41,32 euro

8,68 euro

50,00 euro

Helduak (>16 urte)

24,79 euro

5,21 euro

30,00 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

12,40 euro

2,60 euro

15,00 euro

MATRIKULA

OINARRIA

BEZa

KUOTA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

24,79 euro

5,21 euro

30,00 euro

Helduak

24,79 euro

5,21 euro

30,00 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

20,66 euro

4,34 euro

25,00 euro

UDAKO BONUAK

OINARRIA

BEZa

KUOTA

Haurrak (4-15 urte)

33,06 euro

6,94 euro

40,00 euro

Helduak (>16 urte)

99,17 euro

20,83 euro

100,00 euro

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

56,20 euro

11,80 euro

68,00 euro

JARDUERAK

OINARRIA

BEZa

KUOTA

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiartekoa, <16 urte) (2 egun/astea)

16,53 euro

3,47 euro

20,00 euro

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

24,79 euro

5,21 euro

30,00 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiartekoa, <16 urte) (2 egun/astea)

16,53 euro

3,47 euro

20,00 euro

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

24,79 euro

5,21 euro

30,00 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

24,79 euro

5,21 euro

30,00 euro

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

28,93 euro

6,07 euro

35,00 euro

PADEL PISTAREN ERABILERA

OINARRIA

BEZa

KUOTA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

4,13 euro

0,87 euro

5,00 euro

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

4,96 euro

1,04 euro

6,00 euro

Iragarkiaren kodea: L1800245