31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, nazioarteko lankidetza-senidetzetarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako Udalaren nazioarteko lankidetza senidetzetarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, José-María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1801264