31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2018ko lan egutegia

Berbintzanako Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

Bat eginik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 30ean emandako 1213/2017 Ebazpenarekin, zeinek Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitu, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako beste ebazpen batekin, zeinek Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko tokiko jaiegunak ezarri baititu.

Lehena.–2018ko lan egutegia onestea Berbintzanako Udalaren arlo guztietako langileentzat.

Jendea hartzeko ordutegi orokorra honako hau izanen da: 10:30etik 13:30a arte.

Adierazten da udal bulegoak itxita egonen direla, larunbat eta igandeez gain (baliogabeak baitira), egun hauetan:

1.–Nafarroako Gobernuak ofizialki ezarritako jaiegunetan eta herriko jaiegunetan:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 1a: Aingeru Guardakoaren eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

–Azaroaren 21a: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

2.–Udal bulegoak itxita egonen dira jaiegunak ez diren egun hauetan:

–Abuztuaren 16a eta 17a: Berbintzanako herriko bestak.

3.–Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

–Abuztuaren 14a: bulegoetako ordutegia: 10:30etik 12:00ak arte.

–Abenduaren 24a: bulegoetako ordutegia: 10:30etik 13:30a arte. 1,5 orduko murrizketa lanaldian.

–Abenduaren 31: bulegoetako ordutegia: 10:30etik 13:30a arte. 1,5 orduko murrizketa lanaldian.

Bigarrena.–Berbintzanako Udaleko bulegoetan egiazko 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da orokorrean: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00ak arte.

Ordutegi malgua duten unitate eta alorretan, ordutegiaren zati finkoa 09:00etatik 14:30a arte izanen da; gainerako denbora langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 07:30etik 09:00ak bitarte eta 14:30etik 17:00ak bitarte.

Ordutegi malgua ezarrita ez duten lekuetan, nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 08:00ak bitarte eta 15:00etatik 15:30era bitarte.

9 ordu sobratzen dira 2018rako onetsi den lan egutegian, eta horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.

Hirugarrena.–Goizez lan egiten duten Lantaldeko langileek egiazko 1.592 lanordu egin beharko dituzte urtean, eta lanaldi zatituan, jaiegunetan lan egiteko aukerarekin, aritzen direnek, berriz, 1.569 ordu. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da astelehenetik ostiralera, eta 07:30etik 15:00ak arte eginen da orokorrean.

–Urtarriletik apirilera bitarte, biak barne, goizez lehentasunez.

–Maiatzetik irailera bitarte, lanaldi zatitua zerbitzuaren beharren arabera.

–Urritik abendura bitarte, biak barne, goizez lehentasunez.

Laugarrena.–Las Eretas Museoko eta Aztarnategiko langileek, Gidaritza arlokoek, 1.569 ordu egin beharko dituzte urtean (lanaldi zatitua eta igande eta jaiegunetan lan egitea), eta bulegoko lanak egiten direnean, Marketin arloan, 1.592 ordu izanen dituzte urtean.

Lan egutegia berariazkoa da eta hemen agertzen da zehaztuta:

–Urte osoan.

  • Larunbatetan, goiz eta arratsaldeko ordutegian:
  • Goizez: 10:00etatik 14:00ak arte.
  • Arratsaldez:apirilaren 1etik urriaren 30era: 17:00etatik 19:30a arte.
  • Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 16:00etatik 18:00ak arte.
  • Igandeetan, goizez: 10:00etatik 14:00ak arte.
  • Jaiegunetan (autonomia erkidegoko eta Estatuko jaiegunak –lehenago zehaztuak–), goizez, salbu eta larunbatetan badira, orduan goizez eta arratsaldez izanen baita.

–Irekiera berezia udan (uztailean eta abuztuan).

  • Berritasun gisa, ostiraletan irekiko da museoa, goiz eta arratsaldeko ordutegian.
  • Goizez: 10:00etatik 14:00ak arte.
  • Arratsaldez: 17:00etatik 19:30a arte.

–Aste Santua.

  • 2018ko martxoaren 29a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 18:30a arte.
  • 2018ko martxoaren 30a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 18:30a arte.
  • 2018ko martxoaren 31: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 18:30a arte.
  • 2018ko apirilaren 1a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 18:30a arte.
  • 2018ko apirilaren 2a: 10:00etatik 14:00ak arte.

–Irekitzeko egun bereziak.

  • Maiatzaren 18a edo hurrengo asteburua: Museoaren Nazioarteko Eguna.
  • Irailaren 27a edo aurreko asteburua: Turismoaren Nazioarteko Eguna.
  • Irailaren 29a eta 30a edo hurrengo asteburua: Ondarearen Europako Jardunaldiak.

–Abenduko zubia.

  • 2018ko abenduaren 6a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.
  • 2018ko abenduaren 7a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.
  • 2018ko abenduaren 8a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.
  • Abenduaren 9a: 10:00etatik 14:00ak arte.

–Itxiera datak.

  • Urtarrilaren 1a.
  • Urtarrilaren 6a.
  • Abenduaren 24a eta 25a.
  • Abenduaren 31.

–Itxiera programatuak.

  • Urteko astelehen guztietan museo itxita egonen da instalazioen kontrolerako.

Bosgarrena.–Oporraldiak.

Organo eskudunak arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen ditu: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera emanez gero.

Seigarrena.–Ordutegi bereziak.

Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, alkateak, dagokion alorreko buruak proposaturik, artikulu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia baimentzen ahalko du kasu edo administrazio unitate zehatzetan, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuta.

Zazpigarrena.–Ikastaro ez-derrigorrezkoak egitea.

Berbintzanako Udaleko langileei baimena ematen ahal zaie lanorduetan ikastaro ez-derrigorrezkoak egiteko, betiere zerbitzuaren beharren arabera. Ikastaroko orduen erdiak Berbintzanako Udalaren kargura dira.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Berbintzanako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2018ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1800492