31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Barasoaingo Udalak, 2018ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zituen Barasoaingo Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Horretarako, honako arau hauei jarraiki zitzaien: 614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko tokian tokiko jaiegunak ezartzen dituen proposamena.

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko aste barreneko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 24a: San Bartolomé.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Epeak kontatzeko, 2018ko larunbat eta igande guztiak egun baliogabe deklaratzen dira, baita goian aipatu egunak ere.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barasoainen, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1801274