31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, futbitoko herriko txapelketa 2018an antolatzeko diru-laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), 383672 kodea:

A) Onuradunak:

Onura eta interes sozialeko kirol jarduerak programatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitateak, beren estatutuetan ezarritakoarekin bat.

B) Xedea:

Herrian futbitoko txapelketak antolatzea eta gauzatzea, 2018ko apirilaren 1etik abenduaren 30a bitarte.

C) Oinarri arautzaileak:

Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa:

5.500 euro.

E) Eskabideak aurkezteko epea:

10 egun baliodun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1801552