31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ASTERAIN

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Asteraingo Kontzejuak, 2018ko urtarrilaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Asterainen, 2018ko urtarrilaren 12an.–Kontzejuko burua, Iñaki Elía Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1801384