31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

1.etik 4.era bitarteko aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Artikako Kontzejuak, 2018ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1., 2., 3. eta 4. aldaketak Udalaren 2017ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Artikan, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Kontzejuko burua, Ángel Obanos Galar.

Iragarkiaren kodea: L1801378