31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artikako Kontzejuak, 2018ko urtarrilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artikan, 2018ko urtarrilaren 31n.–Kontzejuko burua, Ángel Obanos Galar.

Iragarkiaren kodea: L1801377