31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

149/2017 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiak emana, Leire Onieva Iturgaiz andreari Kazetaritzako lizentziadunentzako edo gradudunentzako prestakuntza beka bat ematen diona, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

Gizarte Politiketako kontseilariaren apirilaren 22ko 250/2015 Foru Aginduaren bidez oinarriak onetsi ziren Kazetaritzako edo Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziadunentzako edo gradudunentzako prestakuntza beka bat emateko, Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

Gizarte Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak ekainaren 11n emandako 61/2015 Ebazpenaren bidez, Maialen Epalza Atxa andreari Kazetaritzako lizentziadunentzako edo gradudunentzako prestakuntza beka bat eman zitzaion, eta gerora luzatu egin zen 2016. urterako, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 22an emandako 3/2016 Ebazpenaren bidez.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 23an emandako 129/2016 Ebazpenaren bidez, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte luzatu zen prestakuntza beka.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 137/2017 Ebazpenaren bidez, Maialen Epalza Atxak Kazetaritzako edo Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziadunentzako edo gradudunentzako prestakuntza bekari egindako ukoa onartu zen.

Espedientean daude Ebaluazio Batzordearen txostenak, deialdiaren 9. oinarrian aurreikusitakoak, eta deialdian onartutako pertsonek aurkeztutako dokumentazioaren balorazioa. Hona emaitzak:

IZENA

DEITURAK

ESP.
AKADEMIKOA

(EUSKARA)

BESTELAKO TITULUAK
EDO PRESTAKUNTZA

BOLUNTARIO-LANA

PUNTUAK, GUZTIRA

MAIALEN

EPALZA ATXA

1,548

1

5

0

7,548

AMAIA

GARCIA RUIZ

2,34

0

5

0

7,34

GARBIÑE

JAURRIETA BARIAIN

2,04

0

5

0

7,04

LEIRE

ONIEVA ITURGAIZ

0,888

1

5

6,888

DAVID

GARCIA GARCIA

1,26

0

5

0

6,26

XABIER

FRIAS ALFARO

1,038

0

5

0

6,038

IÑAKI

ECHEVERRIA ANSORENA

1,014

0

5

0

6,014

VANESA

LAZCANO SOLA

0,96

0

5

0

5,96

ALICIA

BURDASPAR URIZ

0,9

0

5

0

5,9

OIHANE

PEREZ LACARRA

1,6578

0

3,5

0

5,1578

ALVARO

MARTINENA CERRO

0,732

0

0

0

0,732

IRANTZU

LOPEZ PRO

0,588

0

0

0

0,588

13. oinarriak zehazten duenez, emandako bekari edozein arrazoirengatik uko eginez gero, zilegi izanen da beka ematea instrukzio organoak ezarritako zerrendan hurrengoa denari.

Espedientean jasota dago Amaia García Ruizek eta Garbiñe Jaurrieta Bariainek uko egin diotela bekari.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Leire Onieva Iturgaiz andreari Kazetaritzako lizentziadunentzako edo gradudunentzako prestakuntza beka ematea, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusian aritzeko.

2. Ezartzea hasteko eguna 2017ko abenduaren 14a izanen dela, eta bukatzekoa, berriz, 2017ko abenduaren 31. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiak beka hau luzatzen ahalko du, 2018ko ekainaren 21era arte.

3. 648 euroko gastua xedatzea, 2017ko gastuen aurrekontuko “Informazio eta Modernizazio Ataleko bekak” izeneko 900008 92100 4809 233100 partidaren kargura.

4. 38,06 euroko gastua baimentzea, 2017ko abenduko gizarte segurantzari dagokiona, 2018ko gastuen aurrekontuko “Informazio eta Modernizazio Ataleko bekak” izeneko 900000 90200 4809 233100 partidaren kargura edo ekitaldi horretan gaitzen den horren pareko kontu-sailaren kargura.

5. Honako lehentasun zerrenda hau ezartzea, lortutako puntuazioaren arabera:

DAVID

GARCIA GARCIA

6,26

JAVIER

FRIAS ALFARO

6,038

IÑAKI

ECHEVERRIA ANSORENA

6,014

VANESA

LAZCANO SOLA

5,96

ALICIA

BURDASPAR URIZ

5,9

OIHANE

PEREZ LACARRA

5,1578

ALVARO

MARTINENA CERRO

0,732

IRANTZU

LOPEZ PRO

0,588

6. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Leire Onieva Iturgaiz andreari eta gainerako interesdunei, eta igortzea Gizarte Politiketako Departamentuko Kontabilitate Zentrora, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko abenduaren 14an.–Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia, Francisco Javier Tuñón San Martín.

Iragarkiaren kodea: F1714615