31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Kudeaketa-esleipenaren hitzarmena, Jerusalemeko Ama Birjina zahar-egoitzan obrak egiteko

Artaxoako Udalak, 2018ko urtarrilaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kudeaketa-hitzarmen bat onestea. Horren bidez, Artaxoako Jerusalemeko Ama Birjina zahar-egoitzaren patronatuak udal honi esleitzen dio obren kontratazioa, zahar-egoitza horretako komunak berritu eta egokitzeko proiektuan, klausula hauen arabera:

Lehena.–Hitzarmen honen bidez Artaxoako Jerusalemeko Ama Birjina zahar-egoitzaren patronatuak Artaxoako Udalari esleitzen dio obren kontratazioa, zahar-egoitza horretako komunak berritu eta egokitzeko proiektuan.

Bigarrena.–Artaxoako Udalak batera lizitatuko du bi proiektu hauetako obren kontratazioa: Jerusalemeko Ama Birjina zahar-egoitzako komunak berritu eta egokitzeko proiektua, eta zahar-egoitza horretako iturgintza-instalazioa berritzeko proiektua.

Esleipenaren ondorioz Udalak egin behar dituen jarduketak kontratazio-prozedurari lotutako guztiak dira, bai eta entitate kontratatzaile gisa dagozkion ikuskapen eta kontrol arlokoak ere, obrak jaso eta kontratua likidatu arte.

Hirugarrena.–Ikusirik esleipenak udal titulartasuneko zahar-egoitzarako eragin positiboak izanen dituela eta obren garapena optimizatuko dela, Udalak onartzen du esleipena, eta zahar-egoitzak ez du konpentsazio ekonomikorik eman beharko.

Obraren likidazioa bitan eginen da, bi exekuzio-proiektuen arabera. Alde batetik, egoitzari dagokion obra likidatuko da, hau da, Artaxoako Jerusalemeko Ama Birjina zahar-egoitzako komunak berritu eta egokitzeko proiektukoa; eta, bestetik, Udalari dagokion obra likidatuko da, hau da, Artaxoako Jerusalemeko Ama Birjina zahar-egoitzako iturgintza-instalazioa berritzeko proiektukoa. Beraz, obren adjudikazio-hartzaileak alde bakoitzari fakturatuko dio dagokiona, eta alde bakoitzak zuzenean ordainduko dio adjudikazio-hartzaileari.

Laugarrena.–Esleipenak hitzarmen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra, eta hitzarmeneko obrak bukatu arte egonen da indarrean.

Bosgarrena.–Edozein aldek hitzarmenaren salaketa arrazoitua egiten ahalko du. Salaketaren ondorioz kalte-galerak sortzen badira, salatzailea izanen da erantzulea, salbu hitzarmena suntsiarazteko arrazoia beste aldeari egozten ahal bazaio.

Seigarrena.–Hitzarmen honek administrazio izaera du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan oinarritutik. Alde sinatzaileak Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegien mende jartzen dira hitzarmena gauzatu eta garatzean gerta litezkeen gai guztietan.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2018ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1800471