31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, bertaratuek aho batez onarturik, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Areson, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1801380