31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetza eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

2018ko otsailaren 3an ezkontza zibila eginen da Alloko udal-mugartean. Ezkontza hori Udaleko zinegotzia den Manuel Martinez de Morentin Ancinek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen da honako hau:

Alloko Udaleko alkate udalburuak 2018ko urtarrilaren 30eko 8/2018 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Alloko Udalean 2018ko otsailaren 2an ezkontza zibila egiteko eskumena Alloko Udaleko lehen alkateorde Manuel Martinez de Morentin Ancinen esku uztea.

2. Zinegotzi horri jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunetik izanen du indarra, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan.

3. Ebazpen honen berri ematea Udalak eginen duen hurrengo Osoko Bilkuran, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Allon, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1801385