31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

INFORMAZIO PUBLIKOA, Ingurumen baimen integratua emateko espedientearena, Piensos Muga SLk sustatu baitu.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2017-000019

Instalazioa

Pentsuen produkzioa

Titularra

PIENSOS MUGA SL

Kokapena

LAS LABRADAS 0 industrialdea

38. poligonoa, 78. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 613.142,376 eta Y: 4.657.571,268

Udalerria

TUTERA

Proiektua

Pentsuen produkzioa

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 2an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1800128