31. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

320E/2017 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 11ko 2E/2017 Ebazpena. Ebazpen horren bidez baimen partziala eman zen, baldintzekin, “BTT Zentroa-Trailrunning Kintoa” proiekturako, Eremua Bike Elkarteak sustatua, zeina partez aldatu baitzen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 9ko 97E/2017 Ebazpenaren bidez.

2017ko abenduaren 7an, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako baimenaren titulartasunaren aldaketa eskaera, Esteribarko Udalaren aldekoa, Esteribarko Udalak egina.

Esteribarko Udalak, helburu izanik udalerriko kirol instalazioak eta jarduerak kudeatzeko zerbitzuak hobetzea, sozietate publiko bat eratu du, “Zubilan, Servicios Varios SL”, horiek kudeatzeko.

Esteribarko Udalak konpromisoa hartzen du ibilbideak egokitzeko, seinaleak jartzeko, eta mantentze eta dibulgazio lanak egiteko Zubilan, Servicios Varios SL sozietatearen bidez, eta aurretik aipatutako ebazpenetan ezarritako baldintza guztiak bere egiten ditu.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak eskaeraren aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 11ko 2E/2017 Ebazpena partez aldatzea. Ebazpen horren bidez baimen partziala eman zen, baldintzekin, “BTT Zentroa-Trailrunning Kintoa” proiekturako, Eremua Bike Elkarteak sustatua, zeina partez aldatu baitzen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 9ko 97E/2017 Ebazpenaren bidez.

Aldaketaren xedea da baimenaren titulartasuna aldatzea, eta, hala, oraingo baimena Esteribarko Udalari ematea. Haren ardura izanen dira BTT zentroaren ibilbideen egokitzapena, seinaleztapena, mantentze-lanak eta dibulgazioa.

2. Baimen honek balioa izateko bete beharko dira Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 11ko 2E/2017 Ebazpenean eta martxoaren 9ko 97E/2017 Ebazpenean ezarritako gainerako baldintzak.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari eta Esteribarko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1800146