30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Hirigintza-hitzarmena jendaurrean

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, abuztuaren 29an, 14/2018 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez jendaurrean jarri zen Andosillako Udalak eta Nerea Martínez Camposek sinatzeko hirigintza-hitzarmenaren proposamena, honako honi buruzkoa: industriako edo hirugarren sektoreko jarduera bat ezartzeak ukitutako lurren %10ari dagokion aprobetxamendua baloratzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2018ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1801060