30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa

Espedientea: V/31/00919.

Eskatzailea: Construcciones Sobrino SL.

Isurketa.

Izena: Askape harrobia.

Udalerria: Baztan.

Probintzia: Nafarroa.

Ibaia/Arroa: Bidasoa/Bidasoa.

Baimena eskatzen da honako honi dagokion isurketarako: Askape harrobiko hormigoia fabrikatzeko eta agregakinen eta RCDn tratamenduko plantetatik kanpoko isuriek sortutako hondakin ur industrialak. Gehieneko bolumena urtean: 9.926 m³.

Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:

–1. isurketa: bi idoi, elkarren ondoan, 4,30 x 3,50 x 4,50 metroko neurrikoak.

–2. isurketa: idoi bat, 14 x 1,05 x 1 metroko neurrikoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2018ko urtarrilaren 12an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández

Iragarkiaren kodea: E1800662