30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03570 JV/br Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Gas Navarra SA.

I.F.Z. zenbakia: A 31073232.

Helbidea: Gipuzkoako etorbidea, 40, 1.a, 31012 Iruña (Nafarroa)

Ibaiaren izena eta kodea: Leitzaran-1/0400/080.

Udalerria eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da Leitzaran ibaia gurutzatzea polietilenozko 200 mm-ko hodi batekin, zulaketa gidatuaren sistema erabiliz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko abenduaren 29an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1800049