30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/00174 JV/sr espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Huviar SL.

Ibai edo errekaren izena: Azpizubieta erreka.

Amaitu beharreko emaria: 1,12 l/s.

Tokia: Gorritiko Pagozelai zerbitzugunea.

Udalerria eta probintzia: Larraun (Nafarroa).

Xedea: zerbitzugunean erabiltzeko, suteei aurre egiteko eta ureztatzeko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

aprobetxamendu baten eskubidea amaitzea: 1,12 l/s-ko emariko ur aprobetxamendua, Azpizubieta errekan, Gorritin, Larraungo udal-mugartean, Iruña-Donostia autobiako Pagozelai zerbitzugunean erabiltzeko; aprobetxamendua Huviar SLren alde inskribaturik dago.

Horretarako arrazoia da kontzesioaren epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Larraungo udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1714663