30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-165

Ezkarozeko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ezkarozko Udala.

Xedea: Ezkarozko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ezkaroze (Nafarroa).

Isurketaren bolumena, gehienez ere, 37.000 m³-koa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: lehen mailako dekantazioa, iragazki bakterianoa eta bigarren mailako dekantazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abenduaren 15ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1800324