30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-59

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea.

Xedea: Torres del Rioko saneamendu lanetarako baimena ematea eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: Linares I ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Torres del Río (Nafarroa).

Lanen xedea hau egitea da: herriko hondakin urak jasoko dituzten hiru hustubide, bulkadako hustubide bat eta araztegia (iragazki biologikoa, lehen eta bigarren mailako dekantazioa eta amaierako aintzira). Isurketaren gehieneko bolumena 13.550 m³-koa da urtean eta 30 m³-koa egunean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko abenduaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1800286