30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-673

Iruñerriko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Xedea: Nuingo hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ganbeletako erreka (izenik gabeko erreka), Iturrotz-Zabaleko erreka (Iturraldeko erreka).

Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Txulapain (Nafarroa).

Herriko isurketek 2.250 m³-ko eta 750 m³-ko gehieneko bolumena dute urtean, eta 4 eta 2 m³-ko hobi septiko banatan tratatuko dira, hurrenez hurren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko azaroaren 29an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1800280