30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Lanbide birkualifikazioaren programan arautzen den diru-laguntza emateko ebazpena

Urriaren 6ko 14/2017 Errege Lege-dekretuaren bidez langabeziaren babesa ahitua duten pertsonentzako lanbide birkualifikazioaren programaren ohiz kanpoko erreaktibazio mugagabea onetsi zen; 1.12 artikuluan ezartzen duenez, laguntzetarako eskabideak aurkeztu eta izapidetzeko modua eta epeak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2013ko abuztuaren 1eko Ebazpenean xedatutakoaren araberakoak izanen dira. Ebazpen hori urtarrilaren 25eko 1/2013 Errege Lege-dekretu horren babesean eman zen, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak 2017ko urriaren 9an emandako Ebazpenak aldatu du, urriaren 6ko 14/2017 Errege Lege-dekretuaren azken xedapenetako hirugarrenean xedatutakoarekin bat, izan ere, xedapen horretan ahalmena ematen zaio Gobernuari errege lege-dekretuan ezarritakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapenak emateko, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko titularrari, berriz, errege lege-dekretu hau garatzeko behar diren ebazpenak emateko haren eskumenen esparruan.

Aurkeztutako eskabideak ikusirik, prozedurako tramite guztiak gauzatuta eta legez ezarritako betebeharrak bete direla egiaztatuta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Probintziako Zuzendaritzak, erakunde horretako zuzendari nagusiak eskuordeturik erabaki du, ebazpen horien zortzigarren artikuluko 5. atalean ezarritakoari jarraikiz, laguntzak emateko proposamena ikusirik eta kontu-hartzailetza delegatu eskudunak aldeko fiskalizazioa emana duela,

erabaki du ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren eskatzaileei bertan zehazten diren laguntzak ematea, guztira 35.820,00 euro egiten dutenak; bakoitzari dagokion zenbatekoa ere adierazirik dago.

Ebazpen horren 2. artikuluko 3. atalean aurreikusitakoarekin bat, laguntza hauek justifikatu ahal izanen dira Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzeko, Espainiako nahiz Europar Batasuneko araudietan ezarritako baldintzak bete ondoren, betiere.

Hori guztia Estatuko Enplegu Publikoaren Zerbitzuaren gastuen aurrekontuko 482.26 aplikazioaren kargura, bertan kreditu egokia eta behar bestekoa atxiki baita, aipatutako zenbatekoa adinakoa.

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea, eta haren kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen diote Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritako epe eta moduan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 12an.–Probintziako zuzendaria, Rafael Hurtado de Mendoza Cabrera.

I. ERANSKINA

2017ko azaroko ebazpena, emandako diru-laguntzei buruzkoa

ONURADUNA

ZENBATEKOA
(euroak)

ABABIO, PETER

2.420,28

ACHERKI, RABHA

2.420,28

BOUDJEMAA HAIOUN, ILHEM

2.742,96

CALLE VIEIRA, LORENA

2.420,28

CRISAN, CAMELIA ADRIANA

2.420,28

DE LA CRUZ MAYA, ALBA

2.742,96

ECHEVERRIA JIMENEZ, REMEDIOS

2.420,28

GÁMEZ GONZÁLEZ, INMACULADA

2.742,96

GEORGIEVA PETROVA, VESELA

2.742,96

GOMEZ RUIZ, EVA MARIA

2.420,28

MADINAVEITIA POZO, CRISTINA

2.742,96

PEREZ VILLANUEVA, DAVID

2.420,28

RAMOS ABAD, RUBEN

2.420,28

TABIT, AHMED

2.742,96

ONURADUNAK, GUZTIRA: 14

35.820,00

Iragarkiaren kodea: E1714751