30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Sakanan euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 384815.

Onuradunak eta helburua:

Oinarri hauen xedea da Sakanan euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak emateko modua arautzea.

Diruz lagunduko diren proiektuen xedea izanen da euskararen ezagutza eta erabilera handitzea, eta herritarren euskararekiko jarrera hobetzea. Zehazki, hauek dira diruz lagunduko diren proiektuak:

a) Hizkuntzaren ezagutzatik erabilerara pausoa ematea xede duten proiektuak.

b) Euskara ezagutzen ez duten herritarrak euskarara hurbiltzeko proiektuak.

c) Euskararen ondarea bildu, gorde edo zabaltzea xede duten proiektuak.

d) Euskararen alderdi desberdinak ikertzea xede duten jardunaldiak.

e) Euskalgintzan ibilbide gorresgarria izan duten pertsona edo elkarteak omentzeko proiektuak.

f) Familia bidezko euskararen transmisioa indartzea xede duten proiektuak.

g) Euskarazko testuak irakurtzeko zaletasuna sustatzeko proiektuak.

h) Euskarazko kultur sormena bultzatzeko proiektuak (hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta tailerrak).

i) Etorkinen artean euskararen erabilera sustatzeko proiektuak.

j) Euskarazko jostailu, joko eta denbora-pasak.

Oinarri arauemaileak:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 384815) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean http://www.sakana-mank.eus/es.

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa:

5.000 euro.

Aurkezteko epea:

Deialdia argitaratzen denetik 2018ko martxoaren 30a arte.

Lakuntzan, 2018ko otsailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1801644