30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

9/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen 9. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Horren bidez “Lotespen burtsak” izeneko gastuei egiten zaie aurre, kreditu-gehigarriak aplikatuz ondoko partida hauetan: Birgaitzeko diru-laguntzak; Ubagua, ekipamendua; Nafar Lansare, langileak kontratatzea; Ibarreko festa; Bankuko zerbitzua eta antzekoak; Aparteko orduak ondaintzea; eta Kontabilitateko gestoria.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aritzalan, 2018ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1801223