30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Udal ordenantza, obrak, jarduera sailkatuak, jarduera sailkatuen irekiera eta merkataritza zerbitzu zein jarduerak abiarazteko erantzukizunpeko adierazpena, eta jardueraren titulartasun aldaketen, eteteen eta/edo iraungitzeen aurretiazko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duena.
Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2017ko abenduaren 29an egin osoko bilkura arruntean, ondoko udal ordenantza hau onetsi zuen hasiera batean: Villatuertan obrak, jarduera sailkatuak, jarduera sailkatuen irekiera eta merkataritza zerbitzu zein jarduerak abiarazteko erantzukizunpeko adierazpena, eta jardueraren titulartasun aldaketen, eteteen eta/edo iraungitzeen aurretiazko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2018ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1801063