30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Utergako Udalak, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa; erabakia 2017ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an. Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da honako plantilla:

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langile batzuek ematen dituzten zerbitzuak. Lanpostuen, mailen eta izenen zerrenda 2017ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 28an.

Argitaratzen da, orok jakin dezan. Onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Utergan, 2018ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1801035