30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Urrozko Udalak 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran onetsi zuen plantilla organikoa, bere zerbitzuko langileen zerrenda daramana.

Hasierako onespena 2017ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da plantilla organikoaren behin betiko onespena, ondoko artikulu hauetan xedaturikoa bete beharrez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Urrozen, 2018ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

I. ERANSKINA

A.–Funtzionarioak

LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

KOP.

OSAGARRIAK

LANPOSTUAREN BALDINTZAK

A

B

C

D

E

Idazkaria

A

OL

1

35

-

-

-

Jardunean 2016ko apirilaren 4a arte.

Zerbitzu bateratua, Urrozko, Donamariako eta Oizko udalekin. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz).

Administrari-ofiziala

C

OL

1

14,20 + 5,64

-

-

12

-

Jardunean.

Zerbitzu bateratua, Urrozko, Donamariako eta Oizko udalekin. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (ahoz eta idatziz).

A.1. Funtzionarioen izenen zerrenda

IZEN-DEITURAK

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

LANPOSTUA

A

B

C

D

E

Maite Telletxea Olaiz

A

Ez da bidezko

2016-04-05

35

-

-

-

Idazkaria

Eulate Etxegia, María Victoria

C

4

1990-07-05

14,20 + 5,64

-

-

12

-

Administrari-ofiziala

OHARRAK ETA LABURDURAK:

Osagarriak eta eskakizunak:

1.–a) Lanpostuko osagarria.

2.–b) Bateraezintasuneko osagarria.

3.–d) C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria.

Iragarkiaren kodea: L1801176