30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, “Arga Behereko hondakin urak garraiatzeko sistema berritu eta garatzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dituena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 349/2017 Ebazpenaren bidez jendaurrean jarri ziren aipatu proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hamabost egunez.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, azaroaren 8ko 451/2017 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere.

Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Arga Behereko hondakin urak garraiatzeko sistema berritu eta garatzea” izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Funesko alkate-udalburuari dei egitea, 2018ko otsailaren 27an Funesko herriko etxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta bidezkoa bada, baita behin betiko okupaziokoak ere.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. Estrella Lamadrid Morón eta María Jesus González Muñoz andreak izendatzea Administrazioaren ordezkari, okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzan.

4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Itziar Calvo Oteiza andreak, haietako edozein, administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Funesko herriko etxeko iragarki oholean argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Funesko herriko etxea.

Eguna: 2018ko otsailaren 27a.

HITZORDUA

TITULARRAK

(Banakako jakinarazpena egitea zaila/ezinezkoa izan da)

POLIGONOA

LURZATIA

UDAL-MUGARTEA

12:45

Valentín Teres Teres

Amezaga bidea, 9, 3.a B

48910 Sestao (Bizkaia)

6

304

Funes

M.ª José Teres Teres

Siena, 68

28760 Tres Cantos (Madril)

Javier Teres Teres

Barkazio Gurutzeko kalea, 15 bis, 1.a A

31014 Iruña (Nafarroa)

M.ª Inmaculada Teres Teres

Kaempfrasen, 10

35037 Marburg (Alemania)

M.ª Dolores Teres Teres

Pérez de la Sala, 26, behea 4

33007 Oviedo (Asturias)

Mario Teres Teres

August-Rohde Strasse, 8

35037 Marburg (Alemania)

Iragarkiaren kodea: F1801407