30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Udalaren elementuak lagatzeko prezio publikoa arautzen duen 33. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2018ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Udalaren elementuak lagatzeko prezio publikoa arautzen duen 33. ordenantzan.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2018ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1801110