30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Aldaketa, Arradan ur horniduraren, estolderiaren eta saneamenduaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2017ko urriaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Arradan ur horniduraren, estolderiaren eta saneamenduaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. 2004ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 19koa.

Aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da Udalak 2017ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran. Orain, osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arradan (Murillo el Cuende), 2018ko urtarrilaren 2an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

ALDAKETA, ARRADAN UR HORNIDURAREN, ESTOLDERIAREN ETA SANEAMENDUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZAN

a) Ordenantza osoan, “seihileko” dioen tokian “hiruhileko” hitzarekin ordeztuko da.

b) 6.3. artikuluak testu hau izango du: “6.3. artikulua. Horretarako, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren prezio publikoen tarifak ezartzen dira; tarifa eta prezio horietan kontuan hartuko da egiazki egindako kontsumoa, Zarrakazteluko Edateko Ura Tratatzeko Estaziotik datorren uraren abonatuek egiten duten kontsumoa neurtzeko kontagailuak instalaturik daudenean.

1.–Hornidurarako eta saneamendurako kuota finkoa.

Tarifa horiek finkatzeko kontuan hartu da zerbitzuak 2018. eta 2019. urteetan izango dituen kostuen aurreikuspena; kostu horiek honako kontzeptu hauei dagozkie:

a) Mairagako Mankomunitatearen tarifa finkoa, Arradako azpiegituren mantentze-lanengatik: 10.385,40 euro urtean.

b) Mankomunitatearen uraren goi horniduraren Plan Zuzendariko lanen kostuaren gaineko ondorioak; 818,00 euroko ordainketa bakarra, bi urtetan banaturik: 409,00 euro urtean.

c) Banaketa-sareetako eta kontsumitzaileen txorrotako urari dagozkien analitikak: 556,80 euro urtean.

Kontzeptu guztiek 11.351,20 euro/urteko egiten dute guztira, eta 340 kontagailuren gaineko kalkulua eginez, emaitza honako hau da: 8,34 euro/hiruhilekoa.

2.–Kontagailuen irakurketaren kuota.

Mairagako Mankomunitatearekin izenpetu hitzarmenarekin bat, ur kontagailuen irakurketa zerbitzua emango dute FCC Aqualia SA azpikontratatutako enpresako langileek, Mankomunitatearen izenean; zehazki zerbitzu hauek:

1. Instalatutako kontagailuen hasierako irakurketa bat, 2017ko ekitaldia itxi ondoko egunetan egingo dena.

2. Aldiroko irakurketa, data horietan instalaturiko kontagailuetan egindako hiruhileko aldiak hartzea ahalbidetzen duten datetan eginak.

Kontagailuen irakurketa zerbitzuagatik, Mankomunitateak 0,95 euro jasoko ditu irakurritako kontagailu bakoitzeko.

2018. eta 2019. urteetan, 9 irakurketa egin behar dira.

Horrek, erabiltzaile bakoitzeko 0,95 euro x 9 = 8,55 euro egiten du guztira, 2 urteetan.

8,55 euro: 8 hiruhileko, 1,06 euro/hiruhileko.

3.–Udal zerbitzuen kontsumoa.

0,3 euro/m3 hiruhilekoko kuota.

Tarifa horrekin batera kobratuko da ibaien saneamendu kanona eta hari aplikatu beharreko BEZa.

c) Lehen Xedapen Gehigarria gehitu da: Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan Mairagako Mankomunitatearen ordenantzetan ezarritakoari jarraituko zaio, aplikagarria den neurrian.

Iragarkiaren kodea: L1800125