30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2018ko ekitaldiko tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

Udalak, 2017ko urriaren 20ko osoko bilkura arruntean, 2018ko tasa eta prezio publikoak onesteko erabakia hartu zuen. Hona hemen:

Tasa eta prezio publiko hauek onetsi dira 2018rako:

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: kendu egin dira.

–Fotokopiak:0,10 euro, 10 arte.

0,07 euro, 10etik gora.

–Udal lantaldearen zerbitzuen tasa: zerbitzuaren kostua, langileetan eta materialean.

Udalaren materiala erabiltzeko tasa:

Traktorea: 20 euro orduko.

Kamioia: 20 euro orduko.

Atoia: 5 euro orduko.

Kalterik sorraraziz gero, errentatzaileari kobratuko zaizkio konponketaren gastuak, eta orobat partez edo osoki berritu behar denean, errentan emandako gauza erabili ezinik gelditu delako.

–Udalaren ordenagailu batetik bilaketa egiteko eta/edo inprimatzeko tasa:

Agiria Udalaren titulartasunekoa bada, edo Udalari badagokio, eta Udalaren ordenagailuetan edo Interneten badago: agiri bakoitzeko, 0,50 euro, gehi 0,05 euro zuri-beltzean inprimaturiko orrialde bakoitzeko (0,30 euro, kolorez bada).

Kendu egin da adinaren araberako bereizkeria tasetan (+65 urtetik gorakoentzat)

–Ziurtagiriak eta agiriak konpultsatzea:

Salbuestea bizilagun erroldatuen ziurtagiri eta konpultsak, beste administrazio edo entitate publiko batek eskatuak, agiri edo inprimaki idatzia erakutsiz gero. Halakoetan, zertarako den gehituko da ziurtagirian edo kontsultan.

–Ziurtagiria (aitzineko puntuko kasuak izan ezik), Udalaren datu-base informatikoetako datuei buruzkoa: 1,00 euro.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4 euro.

–Kokapen fisikoa katastroan, eta lurzati-zedula bakoitza inprimatzea: euro 1 lurzati bakoitzeko.

Kendu egin da adinaren araberako bereizkeria tasetan (+65 urtetik gorakoentzat).

–Plastifikatzeagatik. DIN A-4 tamainako orria: 0,50 euro.

–Bandoak: 1 euro.

–Faxa: nazionala: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,10 euro orriko.

–Nazioartekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,50 euro orriko.

–Kalez kaleko salmenta (Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko bestak kenduta): eguneko eta postuaren tarifa: 6 euro 5 m²-raino, eta, azalera hori gainduz gero, 10 euro.

–Eremu publikoa mozteko tasa: 10 euro egun bat, 100 euro hilabetea.

–Trafikoko arau-hausteen zehapenaren zenbatekoa: ordenantzaren 11. artikulua: 100 euro.

–Eremu publikoa okupatzea: 10 euro hilabetean, 5 metro karratuko; gutxieneko zenbatekoa hilabetekoa izango da.

–Bestetako salguneak: Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko bestak.

Salmahaiak, 5 m²-raino:

  • Egun 1: 3 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • Besta guztietan, 10 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

5 m²-tik gora:

  • Egun 1: 6 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • Besta guztiak: 20 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

–Salmentan aritzen diren ibilgailu edo atoiak:

50 euro, besta guztiak, feriakarien barraka bakoitzeko + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

15 euro, egun soltea + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

–Barrakak:160 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

%20 merkago, gutxienez ere astebete lehenagotik aurkeztutako eskaerek.

–Hilerria:Lurreko horma-hilobien tasak:Horma-hilobi bikoitzean ehorztea: 150 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoagatik: 150 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 15 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hilak 10 urte bete arte.

–Horma-hilobi bakunean ehorztea: 150 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoaren errautsengatik: 100 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 15 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Horma-hilobi bertikala:

Lehen hildakoagatik, 130 euro hamar urterako. Bigarren hildakoagatik (errautsak), 100 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 13 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Errauts-kutxategia:100 euro 10 urterako. Bigarren hildakoagatik (errautsak), 100 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 10 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Frontoia erabiltzeko tasa.

Erroldatuak: 4 euro 2 orduz erabiltzeagatik.

Erroldatu gabeak: 10 euro 2 orduz erabiltzeagatik.

Frontoiaren udal tasetan, hutsunea dago argiari dagokionez. Zenbateko horretan argia barne dagoela erantsi da, eta fitxa bat izango da ordu bakoitzeko.

Aho batez onetsi da, proposamenaren arabera:

–Doakoak ez diren ikastaroak, haien maiztasunaren eta edukiaren azterketa positiboa aitzinetik eginda.

Prestakuntza ematen duen monitore edo enpresak jarduera horren EJZa Mendigorrian ordaintzen badu, bizilagunaren prezioa.

Prestakuntza ematen duen monitore edo enpresak ez badu Mendigorrian ordaintzen jarduera horren EJZa, bizilagun ez direnen prezioa.

–Egintza puntual eta doakoak, Udalak aitortutako elkarteek eta irabazi asmorik gabeko gizarte eta hezkuntza arloko gainerako entitateek antolatuak, doan bakarrik hura erabiltzen ordaintzen duten erabiltzaileek erabiltzeko ohiko edo aurreikusteko moduko ordutegitik kanpo baldin bada.

Doan arratsaldeko 8ak arte, Udalak aitortutako elkarteen egintzetarako, eta doan ordu horretatik aitzina, kasua azterturik.

Ikastetxe publiko doakoa, eskolako klaseetarako eta egintza puntualetarako.

Publikoa ez den entitate batek bestela erabiltzea, 3 ordu baino gehiago egotea dakarrenean (gaua pasatzea, konparaziorako): 100 euro gehi argindarraren gastuaren kalkulua (gaua pasatuz gero, 3 orduko gastua kalkulatzen da, gaua pasatu bitartean argia gehienbat itzaltzen bada).”

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2017ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, azaroaren 6an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Mendigorrian, 2017ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1800238