30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 3/2017 aldaketa. Kreditu-gehigarria.

DIRU-SARRERAK:

Indarra duen aurrekontuko konprometitu gabeko partidan, kreditua beheititzea, zerbitzuan eragozpenik sortu gabe. Zenbatekoa: 6.000,00 euro.

1.4540.2100002 partida.–Bideetako mantentze-lanak. Zenbatekoa: 6.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 600,00 euro.

GASTUAK:

1.3380.22620 partida.–Herri festak. Zenbatekoa: 6.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 6.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Elizagorriko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Elizagorrian, 2018ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1801103