30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Lapoblación eta Meanoko kale-izendegiaren eguneraketa. Hasierako onespena

Alkatetzak, urtarrilaren 24ko 003/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du Udaleko kale-izendegiaren eguneraketa, Lapoblación eta Meanoko guneei dagokiena.

Espedientea jendaurrean edukiko da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eta Udaleko iragarki-taulan jarrita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez badu, baina ondorio juridiko osoak izateko argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Meanon, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Javier Oria Domaica.

Iragarkiaren kodea: L1801196