30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Obretarako kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea

Elgorriagako Udalak, 2018ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondoko obra hauen kontribuzio berezien espedientea:

“Berroarte alderdiko etxebizitza baterako landabidearen zoladura egokitu eta indartzeko obrak”.

“Elgorriagako Agiñerreka alderdiko etxebizitza batzuetarako landabidearen zoladura egokitu eta indartzeko obrak”.

Espedientea jendaurrean egonen da, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek, interesdunek eta zergapekoek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Elgorriagan, 2018ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1801045