2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Cabredoko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugarteak: Cabredo eta Genevilla, biziguneak kenduta.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cabredon, 2018ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1801048