30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa Artikako 21. poligonoko 526. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2018ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa Artikako 21. poligonoko 526. lurzatian. Mikel Larrasoaña Alconerok sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Berriobeitin, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1801217