30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, udalerriko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko deialdia egin da. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2018ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1801111