30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZKOA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aizkoako Kontzejuak, 2018ko urtarrilaren 22an, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2018ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aizkoan, 2018ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, María Josefa Ros Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L1801037