30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2018rako karga-tasak, prezio publikoak eta tasak

Arbizuko Udalak, 2017ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, zerga, tasa eta prezio publikoei dagokienez, ondokoa erabaki zuen:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari %0,245eko karga-tasa eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioari, berriz, %0,80koa ezartzea.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko Zerga: 1,20.

–Auzolanak, urtean familia bakoitzeko lau, eta hutsegite bakoitza: 24,04 euro.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, 2/1995 Foru Legean azaltzen diren aplikatu beharreko portzentajeak eta karga-tasa gutxienekoak.

Fotokopiagailua, faxa eta Udalaren makinak erabiltzeko tasak:

A4, alde bakarretik: 0,10 euro, zuri-beltzekoa eta 0,30 koloretakoa.

A4, bi aldeetatik: 0,15 euro, zuri-beltzekoa eta 0,50 koloretakoa.

A4, alde bakarretik: 0,30 euro, zuri-beltzekoa eta 0,60 koloretakoa.

A3, alde bakarretik, planoak: 0,50 euro, zuri-beltzekoa eta euro 1 koloretakoa.

Faxa, lehenengo orria: 1,20 euro; hurrengoak: 0,60 euro.

Konpultsak, 0,50 euro.

–Traktorea erabiltzea: 30 euro, orduko.

–Epaitzak, 35 euro.

–Proiektorea erabiltzea: 50 euro/eguneko eta 150 euroko fidantza.

Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezietako tasak:

1.1. Merkatu txikiak:

5 euro eguneko, eta festetako barrakak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko:

Egunean: 3 euro.

Denboraldia: 180 euro.

1.2. Kalez kaleko salmenta:

Ibilgailu edo saltoki finkoan 6 euro/eguneko. Esleipena enkante bidez egiten bada zenbateko hori hasierako prezioa izango da.

Aipatu prezio publikoez gain, fidantza ordaintzeko eskatzen ahal da, 150 eurokoa, hain zuzen.

1.3. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere:

Egun edo zatiki bakoitzeko: 1,50 euro.

1.4. Jarduera ez-ekonomikoetako bestelako erabilera edo aprobetxamenduak, edukiontziak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den okupazioa: metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,06 euro.

1.5. Garabiak paratzea jabari publikoko lurretan:

–1-5 hilabete, 150 euro.

–6 hilabetetik gora, 30 euro hilabeteko.

1.6. Zorupearen aprobetxamendu bereziak.

–Eremu publikoan terraza eta mahaitxoak jartzeko tasa:

Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 7,40 euro.

Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak, BEZa barne:

a) Pilotalekua eta igerileku estalia.

–Hasierako sarrera (matrikula):

Haurrak, aita-amak abonatuak izanda: 0 euro.

Haurrak, aita edo ama abonatua izanda: 15 euro.

Haurrak (4-13 urte): 27 euro.

Gazteak (14-17 urte): 36 euro.

Helduak (18-64 urte) 70 euro.

65 urtetik gora: 20 euro.

–Hileko tasak eta abonatuak:

Haurrak, aita-amak abonatuak izanda: 0 euro.

Haurrak, aita edo ama abonatua izanda: 5,50 euro.

Haurrak (4-13 urte): 9,70 euro.

Gazteak (14-17 urte): 11,55 euro.

Helduak (18-64 urte): 17,90 euro.

65 urtetik gora: 8,65 euro.

–15 eguneko abonamenduak:

Haurrak (4-13 urte): 28 euro.

Gazteak (14-17 urte): 36 euro.

Helduak (18-64 urte): 55 euro.

65 urtetik gora: 28 euro.

–Eguneko sarrera:

Haurrak (4-13 urte): 3,5 euro.

Gazteak (14-17 urte): 4,50 euro.

Helduak (18-64 urte): 6 euro.

65 urtetik gora: 4 euro.

Pilotalekua bakarrik: 3,50 euro.

Dutxatzea: 3,00 euro.

–Gainerako tasa, prezio publiko eta zergak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Erabaki hauek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Arbizun, 2017ko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, Karmele Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1800232