30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Udal Plana. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2017ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea Arakilgo Udalaren Plan Orokorra eta hartan diren agiriak.

2. Etetea lizentzien ematea Arakilgo udal mugartearen barnean determinazio berriek egun indarrean dagoen hirigintzako araua aldatzen duten eremuetan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.2 artikuluan xedatuari jarraikiz. Ondoko unitate hauei dagokie etetea:

–Etxeberri:

  • U3 eta U6.

–Etxarren:

  • U1, U4, U7, U8, U10, U13, U15, U19, U20, U21, U32, U33, U36 eta U41.

–Zuhatzu:

  • U5, U6, U7, U16, U17, U18, U20 eta U22.

–Satrustegi:

  • U5, U6, U7, U10 eta U23.

–Izurdiaga:

  • U70, U67, U52, U42, U43, U44, U45, U46, U47, U34, U28, U29, U30, U71, U18 eta U7.

–Ihabar:

  • U12, U17, U18, U22, U27, U40, U42 eta U54.

–Hiriberri:

  • U1, U4, U13, U16, U19, U28, U29, U44, U46, U50 eta U51.

–Ekai:

  • U1, U2, U7 eta U16.

–Errotz:

  • U32, U33 eta U36.

–Egiarreta:

  • U1, U8, U15 eta U32.

–Aizkorbe:

  • U3, U8 eta U9.

3. Jendaurrean jartzea bi hilabetez Arakilgo Hirigintzako Udal Plana, hasiera batean onetsia. Horretarako, iragarkia jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Jendaurreko epe horretan, interesdunek aurkeztu ahal izanen dituzte bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen 31. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat.

4. Hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorra igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, txostena eman dezan bi hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruz.

5. Hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorra igortzea ondoko hauei ere: Arakilgo kontzejuetako buruei, Sakanako Mankomunitateari eta Irurtzun Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedatuarekin bat.

Arakilen, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, M. Paz González Sagüés.

Iragarkiaren kodea: L1801207