30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2018ko plantilla organikoan.

Hasiera batean onetsitako espedientea Idazkaritzan egonen da jendaurrean hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatutako jendaurreko epean erreklamaziorik egiten ez bada, plantilla organikoan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan 271. artikuluari dagokionez ezarritakoa bete dadin.

Andosillan, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1801198