30. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK administrari laguntzaileen (D maila) eta administrarien (C maila) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaileen (D maila) eta administrarien (C maila) lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtsoa jarri dute José Carlos Bajo López jaunak, María Teresa Artieda Zalba andreak, Ángel María García Echandi jaunak, Catalina Garralda Aristu andreak, María Blanca Teresa Larrauri Ibiricu andreak, María Eugenia Navarro Presentación andreak, María Jesús Ollo Ros andreak, José Miguel Pascual Faldos jaunak eta María Rosario Vallejo Sangüesa andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 2744/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, deialdia onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 42. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko otsailaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1801453