1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
258/2017 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 28ko 250/2017 Ebazpeneko akatsak zuzentzea onesten duena.
Aipatu ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eman zen eta exekuzioa onetsi zen proiektu honetarako: “Obanostik Muruzabalgo, Legardako eta Utergako udalerrietara gas naturala eramateko hornidura-antena”. (GN-383-MLU espedientea). Proiektuari erantsitako gehigarria.
Ofizioz ikusi denez aipatu ebazpenean zenbait akats daudela, bidezkoa da zuzentzea.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Zuzentzea 250/2017 Ebazpena, azaroaren 28koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana. Hona aldaketa:
2. orrialdean, honela dioen tokian:
“3. Obanosko Udalak aurkeztutako alegazioak ezestea eta Javier Beguiristain Gurpidek aurkeztutakoak baiestea, betiere Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzuak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak haren proposamena baimentzen badute.”
Honako hau esan behar du:
“3. Obanosko Udalak aurkeztutako alegazioak ezestea eta Javier Beguiristain Gurpidek aurkeztutakoak baiestea, betiere Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzuak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak haren proposamena baimentzen badute.
3.a. Baimendutako instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zorra ezartzearren.
3.b. Gas Navarra SAri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.”
2. Ebazpen hau igortzea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzuari eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Gas Navarra SAri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
4. Ebazpen hau Obanosko eta Muruzabalgo udalei jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko abenduaren 11n.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1714268