1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
250/2017 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez, administrazio-baimena eta exekuzioaren onespena ematen dira “Obanosetik Muruzabalgo, Legardako eta Utergako udalerrietara gas naturalez hornitzeko antena” proiekturako. (GN-383-MLU espedientea). Proiektuari erantsitako gehigarria.
María Miró Botella andreak, Gas Navarra SL ordezkatuz, administrazio-baimena eta exekuzioaren onespena eskatu ditu proiektu honetarako: “Obanosetik Muruzabalgo, Legardako eta Utergako udalerrietara gas naturalez hornitzeko antena jartzeko proiektuari eginiko gehigarria”.
Jarduketa honen helburua da “Obanosetik Muruzabalgo, Legardako eta Utergako udalerrietara gas naturalez hornitzeko antena jartzeko proiektuari eginiko gehigarria” proiektuaren jatorrizko trazadura aldatzea, ez baita onartzen “Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea” abelbidea Obanoseko eta Muruzabalgo hiriguneen artean okupatzea.
Hauexek dira proiektu teknikoaren oinarrizko datuak:
–Hornidurarako antena Muruzabalgo, Legardako eta Utergako etorkizuneko banaketa-sareak lotzeko, dagoen saretik abiatuta. Bi puntutan lotuz eginen da, Obanosko udalerrian, eta hoditeria polietilenozkoa izanen da (DN 160 mm, MOP 4 bar-ekoa).
–Instalazio osagarriak:
- DN 160 mm-ko lineako balbula, adarraren hasieran, Orreagako bidearen kalean, Obanosko udal mugapean.
- DN 160 mm-ko lineako balbula, Muruzabalgo udalerriko banaketa-sarerako.
- DN 160 mm-ko lineako balbula, Legardako bidean, Utergako udal mugapean.
- DN 160 mm-ko lineako balbula, Utergako bidean, Utergako udal mugapean.
- DN 160 mm-ko lineako balbula, Utergako udalerriko banaketa-sarerako.
–Proiektatutako sareak guztira 4.771 metro luze dira, gutxi gorabehera.
–Aurrekontua 236.653,44 eurokoa da.
Baimen eskaera hori jendaurrean jarri zen, iragarkia 2017ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, ekainaren 22an, bai eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere, 2017ko ekainaren 22an. Hainbat alegazio jaso dira Obanosko Udalaren eta Javier Beguiristain Gurpide jaunaren aldetik:
–Obanosko Udala:
Udal honek jakinarazi du gasez hornitzeko sarearen trazadurak bere udalerrian bat egiten duela Donejakue bidearekin (interes kulturaleko ondasuna eta babestu beharrekoa) V0 eta V9 erpinen artean, eta Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren txostenen arabera trazadura ezin izanen dela igaro aipatu bidetik, baizik eta zortasun zerrendatik. Udalak adierazi du aipatu jarraibidea V6 erpineraino betetzen dela, eta hortik izkin egiten duela zolaturik eta apaindurik dagoen bidean sartzeko. Horrek kalte handia eragin eta exekuzio-gastua areagotuko luke. Proposatu du trazadurak jarrai dezala puntu horretatik V1 erpineraino, 2. poligonoko 450. eta 451. lurzatiei dagokien bidearekiko paraleloan joanez.
Gas Navarra SAk jakinarazi du 2014ko abendutik indarrean dagoen Obanosko Udal Plan Orokorraren arabera Udalak aipatzen duen eremuan ukitutako lurzatiak lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatuta omen daudela, eta NA-OB-02 finka (2. poligonoa, 451. lurzatia) SGA-1-en dagoela (Sistema Orokor Atxikia-Berdegunea). Horregatik, kanalizazioaren proiektua bide publikotik egin zen, ondoko finkak ez ukitzeko. Bestalde, Udalaren proposamenak jatorrizko proiektuan ez dagoen 2. poligonoko 456. lurzatiari eraginen lioke.
Aurreko guztia kontuan hartuta, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren ustez, bidezkoa da Obanosko Udalak aurkeztutako alegazioak ezestea.
–Don Javier Beguiristain Gurpide jaunak:
Javier Beguiristan Gurpidek adierazten du jarduketa egin ahal izateko ez dela beharrezkoa hoditeria bere NA-OB-03 finkatik pasatzea (450. lurzatia, 2. poligonoa). Finkako lur-zerrenda bat desjabetu zen Donejakue bidearen eragin eremuan egoteagatik. Horrenbestez, haren iritziz ez luke inolako oztoporik egon behar eremu horretan kanalizazioa instalatzeko.
Gas Navarra SAk jakinarazi du ez duela eragozpenik trazadura Donejakue bidearen 3 metroko zortasun eremura doitzeko, betiere finkaren barruan eta abelbideen eta Donejakue bidearen arloetan eskumena duten organoek (Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzua eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzua, hurrenez hurren) aldaketa baimentzen badute.
Aurrekoa kontuan hartuta, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren ustez, bidezkoa da Javier Beguiristain Gurpide jaunak aurkeztutako alegazioak onestea, betiere aipatu organo eskudunek aldaketa hori baimentzen badute.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46. bis artikuluan xedatutakoa, bidezkoa da eskatutakoa onartzea.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Gas Navarra SAri administrazio-baimena eta exekuzioaren onespena ematea proiektu honetarako: “Obanosetik Muruzabalgo, Legardako eta Utergako udalerrietara gas naturalez hornitzeko antena jartzeko proiektuari eginiko adenda”.
2. Aurkeztutako dokumentu teknikoa, Julián Díez Gómez jaunak, bide, ubide eta portuetako ingeniariak sinatua, onestea. Hamabi hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.
3. Obanosko Udalak aurkeztutako alegazioak ezestea eta Javier Beguiristain Gurpidek aurkeztutakoak baiestea, betiere Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzuak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak haren proposamena baimentzen badute.
4. Baimen hau ematen da beharrezkoak diren emakidak eta baimenak galarazi gabe, aplikatzekoak diren bestelako xedapenen, sektoreko legeriaren eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzko xedapenen arabera, ukitutako ondasun eta zerbitzuen jabe diren erakunde guztienak barne.
5. Bi hilabeteko epean, eta betiere instalazioen exekuzioa hasi baino lehen, aurkeztutako aurrekontuaren %2ko bermea jarri beharko du Gas Navarra SAk. Berme hori Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko da.
6. Instalazio berriek eta horien muntaketak indarreko araudian ezarritakoa beteko dute.
7. Behin proiektua eginik, instalazioak zerbitzuan jarri eta hogeita hamar egun igaro baino lehen, Gas Navarra SAk uztailaren 28ko 919/2016 Errege Dekretuaren 5.7 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan.
8. Ebazpen hau igortzea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzuari eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
9. Ebazpen hau Gas Navarra SAri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
10. Ebazpen hau Obanosko eta Muruzabalgo udalei jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 28an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1713830