3. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 20an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerkuntzan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen 2018ko ekitaldiko kostuak baimentzen dituena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 5.d) artikuluan ezartzen duenez, Unibertsitateak, bere aurrekontua eta hura betetzeko arauak aurkeztearekin batera, Nafarroako Gobernuaren barrenean unibertsitate gaietarako eskumena duen departamentuaren aldeko txostena ere aurkeztu behar du, aurrekontuan sartutako langileen kostuari dagokionez.

Hezkuntza Departamentuak, 2017ko abenduaren 1ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskaeraren aldeko txostena eman zuen, 2018ko ekitaldiko langileen kostuak baimentzeari dagokionez.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 81.4 artikuluan ezartzen da kasuan kasuko autonomia erkidegoak baimendu beharko dituela administrazioan, zerbitzuetan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan diharduten langileen kostuak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2018ko ekitaldiko I. kapituluko kostua, langileei dagokiena, baimentzea, unibertsitateak berak eskatuta. Kostu hori 55.648.996 eurokoa da guztira. Greba egitetik eta Estatuko eta Nafarroako araudi berria aplikatzetik langileria gastuan murrizten dena kenduko da murrizketa egin ondoren ordaintzen den hiru hilez behingo transferentziatik.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatzea baimendutako langileria gastuen kostuan (I. kapitulua) eragina duten administrazio egintza guztiak igortzeko.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buruari jakinaraztea, eta Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.

Iruñean, 2017ko abenduaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1714848