1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
118C/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Barañaingo Udalaren lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Barañaingo Udalaren lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31000762011997), erregistro honetan sartu zena 2017ko urriaren 11n, udal ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko irailaren 19an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 24an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.
Barañaingo Udalaren lan-kontratudunentzako hitzarmen kolektiboa (PDF).
Iragarkiaren kodea: F1713795