2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Queiles Ibarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak, 2017ko abenduaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2018ko aurrekontu ekonomikoa.
Espedientea Mankomunitateko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Mankomunitateko udalerrietako bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Cascanten, 2017ko abenduaren 22an.–Burua, Carlos Mendez Cano.
Iragarkiaren kodea: L1715046