3. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1715013